Lapiko zaharra sukaldean dago, barruan porrusalda. Arnas sakon hartuz gero, postre gozoren baten usaina ere sumatu daiteke. Etxea isiltasunean murgilduta dago, baina erosoa da, epela da. Jostaulirik ez dagoenez, amamak trapu zahar batekin egin dizu panpina; eta jolasteaz aspertu zareenan galdetu diozu:
—Amama, zer zabiltza?
—Borrokan.
—Borrokan? Noren aurka.
Aiderazi diozu izututa «Norekin borrokatu ote da amama»
—Oroitzapenen aurka.
Irrifarre egin duzu.
—Nola izan daiteke hori, amama?
—Nagusitan ez dudalako ezjakin izan nahi.
Eta amamak liburuko orria pasatu du.
Maitane Lartain (Mikroipunia)